Aerotermiari esker, bero-trukearen bitartez, airetik energia lortzen da, berokuntza, hozkuntza edo ur berotarako erabiltzeko. Hortaz, energia berriztagarria da, ingurumenetik ateratzen dena erregairik erabili gabe. Sistemak oso energia-efizientzia eta errendimendu altuak ditu.
ZURE BEHAR GUZTIETARAKO IRTENBIDE BAT
Aerotermiak kanpoko aire hotza hartu eta etxearen barrualdera eramaten du. Horrela, neguan berokuntza eta ur beroa sortzen ditu, eta hozkuntza udan, oso kontsumo elektriko txikiarekin (energiaren % 75 ere ateratzen du airetik). Errendimendua beste sistema batzuena baino 5 aldiz handiagoa ere izan daiteke.
Aerotermiak ez du atmosferara gas kutsatzailerik isurtzen eta ondo funtzionatzeko behar duen mantentzea oso eskasa da. Hala, etxebizitza baterako hozkuntza, zoru erradiatzaileko berokuntza eta etxeko ur beroa lortzeko balio du.
Nafarroako iparraldean eta Iruñean egiten ditugu aerotermia bidezko berokuntza instalazioak.
Autonomia gorena
Sistema bi makinaz osatuta dago: bata etxetik kanpo jartzen da, eta bestea, etxe barruan. Barruko unitatea erabat isila da eta bere tamainari esker sukaldeko edo komuneko altzarietan sar daiteke (60 × 60 cm).
Eguzki-panelekin konbina daiteke sistema elikatzeko eta erabateko autonomia lortzeko. Aurrezki gailena.
Aerotermia bidezko berokuntza-sistema bereziki egokia da zoru erradiatzailea duten etxebizitzetarako.
Vaillantek aerotermia bidezko energia berriztagarriko irtenbideak fabrikatzen ditu, bai eraikin berrietarako bai erreformetarako balio dutenak. Etxean berokuntza-instalazio arrunta badaukazu, erradiadoreen, fancoilen edo zoru erradiatzailearen bidezkoa, daukazuna aprobetxatzeko eta energia-kontsumoan nabarmen aurrezteko aukera duzu.
Thermorrek 80 urte baino gehiago daramatza bere produktuak hobetzen. Hala, irtenbide termiko berritzaile, eraginkor, jasangarri eta adimendunen arloko erreferentziako marka bihurtu da.
Energia-eraginkortasun altuko, maneiu erosoko eta oso diseinu zainduko aerotermia-produktuen lerro bat dauka.
Midea klimatizazio-irtenbideetan espezializatutako enpresa da, munduko 1. marka airea tratatzeko aparatuen salmentetan. Fabrikatzen dituen produktuak energiaren aldetik efizienteak dira, baita isilak ere, eta kontrol-teknologia berrietara, hala nola mugikorretako aplikazioetara, egokituta daude.