Berokuntza- eta iturgintza-sistemen instalazioan 15 urte baino gehiagoko esperientzia lortu ondoren, energia berriztagarrietan espezializatzea erabaki genuen, ingurumena errespetatzen duen energia eskuratzeko iturria baita. Hala jaio zen IPAR ENERGIAK, Nafarroako iparraldeko etxebizitza eta eraikinetarako azken belaunaldiko berokuntza-sistemetan irtenbide jasangarriak eta kalitate onekoak eskaintzeko konpromisotik.
Gaur egun, Nafarroako iparraldean eta Iruñean egiten ditugu energia berriztagarrien instalazioak.
ENERGIA JASANGARRIKO BI ITURRIREKIN EGITEN DUGU LAN NAGUSIKI:
Pelletak biomasazko produktuak dira, zur-hondarrez eginak. Jasangarriak, ekologikoak, ekonomikoak, garbiak eta erabiltzeko erosoak dira.
Aerotermia airearen energiaz baliatzen da, azken belaunaldiko bero-ponpen bitartez. Haiei esker, hozkuntza, berokuntza eta EUBa, etxeko ur beroa, lor daitezke.
Etxebizitza eta lokaletarako berokuntza-sistemak pellet-berogailu edo pellet-galdarekin zein aerotermiarekin.
Berokuntzaz eta etxeko ur beroaz hornitzeko sistemak instalatzen ditugu, pellet-galdarekin zein aerotermiarekin.
NAFARROAN ENERGIA BERRIZTAGARRIEN INSTALAZIO HAUEK EGITEN DITUGU