calderas de pellets en navarra - instalador de calderas de pellets calderas de pellets en navarra - instalador de calderas de pellets calderas de pellets en navarra - instalador de calderas de pellets

PELLETS GALDARAKNAFARROAKO INSTALATZAILE OFIZIALAK

Pellets galdaretan, Windhager markaren instalatzaile ofizialak gara Nafarroan; efizientzia handiko marka. Pellets galdarak, berogailuen horniketen eta Ur bero sanitarioaren irtenbide ekonomiko eta ekologikoak dira, bai etxebizitza familiabakarretan baita isolatutako eraikuntzetan ere. Energia jasangarria lortzeko modu autonomoa, emisio maila baxuarekin, eta etxebizitza osoak kostu baxuan berotzeko modua.

Nafarroa iparraldean eta iruñean pellets galdarak instalatzen ditugu.

Fidagarritasun handia

BEROGAILUA ETA UR BERO SANITARIOA

Instalatzen ditugun pellets galdarek, efizientzia handiko teknologia erabiltzen dute berogailudun berokuntza-instalazioetarako edo hainbat dimentsiotako zoru erradiatzailerako. Galdarak behar berrietara egokitu daitezke, behin instalazioa eginda dagoenean ere. Modu honetan, galdararen potentzia egokitu daiteke, etxebizitza handitzen bada edo etxebizitzari isolamendua gehitzen bazaio.

Instalazio azkarra eta erabilera erosoa: Pellets galdara bidezko berogailuak: Eraginkorrak eta ingurumena errespetatzen duena

multifuoco system de piazzetta, instalación con estufa de pellets
PELLETS GALDAREN GURE MARKAK:
windhager calderas de leña

Windhager pellets galdarak, %100 batean Austrian sortuak dira. 100 urte baino gehiago dituen marka hau, bere produktuen kalitate eta teknologiagatik ezagutua da, eta sistema desberdinetan liderra da. PuroWIN pellets galdara, esaterako, mundu mailan saritua izan da Zeroemissions teknologiagatik, munduko galdara garbienetariko bat izanik.

windhager pellets galderak nafarroan

BEHAR HANDIAGOEI, KONPONBIDE HANDIAK

Pellets galderek, biltegiratze-sistema trinkoak erabiltzen dituzte pelletak biltegiratzeko, edo behar energetiko handia dagoen kasuetan, 8,5 tonelada gordetzeko ahalmena duen, 499 kiloko ehun-siloekin, biltegiratze kostua hobetuz.

Hutsetik xurgatzeko sistema duten siloek, egurrezko pellets-a biltegiratzetik galdarara arte garraiatzen dute. Galdara hori, gehienez 20 bat metrotara egon daiteke.

PELLETAREN ABANTAILAK

Pelletak

EKOLOGIKOA - EKONOMIKOA - PRAKTIKOA

  • EKONOMIKOA:
    EKONOMIKOA: Berotze-ahalmen altuari esker, kontsumoa ekonomikoa da etxebizitza oso bat berotzeko erabiltzen bada ere.
  • JASANGARRIA:
    Pelletak modu jasangarrian kudeatutako basoetako zur-hondakinetatik datoz.
  • OSASUNGARRIA:
    Pelletaren CO2 balantzea neutroa da, zuhaitzek haztean CO2-a xurgatzen dutelako.
  • PRAKTIKOA:
    Produktua zuhaitz-egurra baino askoz ere erosoagoa da erabiltzeko: egurrak baino errauts gutxiago sortzen duten zilindro erosoetan bilduta dago, erabiltzeko prest. Biltegiratze trinkoa oso praktikoa da.
  • GARBIA:
    Produktu garbia denez, erosotasunez gorde daiteke etxebizitzan.