Nafarroan (iparraldean eta Iruñean) pellet-berogailuak instalatzen ditugu, Piazzetta, Dielle eta Edilkamin marketakoak. Denak dira kalitate bikainekoak eta azken belaunaldiko teknologia eta beroa banatzeko sistema efizienteak erabiltzen dituzte.
Nafarroako iparraldean eta Iruñean egiten ditugu pellet-berogailuen instalazioak.
Berogailu bat baino askoz gehiago
Sistema berriekin, hala nola Piazzettaren Multifuoco® System aukerarekin, eta instalazio erraz baten bidez, pellet-berogailua aire beroa etxebizitzako beste gela batzuetara (horizontalki eta bertikalki) eramaten duen bero-sorgailua bihurtzen da.
Pellet-berogailua beroa gela guztietara barreiatzen duen berokuntza-sistema bihurtzen da.
Marka kalitatearen sinonimoa da. Pellet-berogailuen sorta zabala eskaintzen du, askotariko modelo eta prestazioekin eta aireztapen artifizialerako Multifuoco® System izeneko sistema bereziarekin, zorutik sabairaino berokuntza uniformea lortzeko.
Diellek errekuntza-sistema paregabea eta oso efizientea garatu du, sugar naturalagoa bermatzen duena. Berogailua oso isila da eta ez da hain maiz garbitu behar. Markak modelo-sorta zabala dauka, gustu guztietarako estilo eta diseinuekin.
Edilkamin pellet-berogailuek ezin konta ahala irtenbide eskaintzen dute potentziari, neurriei eta estetikari dagokienez. Edilkamin pellet-berogailuak teknologia aurreratua dauka eta segurtasuna, programazioa eta autonomia luzea bermatzen ditu.
PELLETAREN ABANTAILAK
EKOLOGIKOA - EKONOMIKOA - PRAKTIKOA